Antxetatarrak taldearen “Lupa” margo erakusketa Urruñara iritsi da

Aitor Errazkin 2025ko ira. 23a, 14:44

Urruñako Posta Gelan estreinatuko da Lupa margo erakusketa irailaren 27an, larunbata, goizeko 11:30etan. Aurretik Hendaiako Mendizolan eskeini zen proiektua, orain Urruñan ikusgai izango da,  urriaren 17ra. Larraitz Ugartemendia margolariarekin hitzegin dugu

Erakusketa honetan 5 emakume artistek hartuko dute parte: Irantzu Leku, Dolo Marina, Idoia Beratarbide, Miren Gonzalez eta Larraitz Ugartemendia. Lupa proiektuaren helburua emakumezko artisten lanak elkarlanean aurkeztea da, ikusleari ikuspegi anitz eta aberatsa eskaintzeko.

Posta Gelako aretoak aukera ematen du obrak modu egokian erakusteko, eta erakusketaren ordutegia astelehenetik larunbatera 9:00–12:30 eta 14:00–18:00, igandeetan 10:00–13:00 izango da.

Iraurgurazioan bertan egongo dira artistek, eta bisitariek aukera izango dute beren lanen sormen-prozesua gertutik ezagutzeko. Lupa proiektuak artea eta emakumeen ikuspegia modu integralean aurkezten ditu