Azken egunak “Lupa” erakusketa bisitatzeko Urruñako posta gelan

Aitor Errazkin 2025ko urr. 16a, 13:17

Urruñako Posta Gelan ikusgai dagoen “Lupa” pintura-erakusketak azken txanpan sartu da: larunbatean amaituko da, eta beraz, oraindik aukera dago bost emakume artistaren lanak ikusteko. Elkarlanetik sortutako proiektu honek artea eta emakumeen ikuspegiak uztartzen ditu esperientzia kolektibo eta aberats batean.

“Lupa” erakusketan bost artista dira protagonista: Irantzu Leku, Dolo Marina, Idoia Beratarbide, Miren Gonzalez eta Larraitz Ugartemendia. Guztiek partekatzen dute artearen bidez ikuspegi desberdinak bateratzeko nahia, eta publikoari proposamen kolektibo eta emozionalki aberatsa eskaintzen diote.

Larraitz Ugartemendiak azaldu duenez, “helburua ez da norbanakoen lana isolatuta erakustea, baizik eta ahots anitz horiek elkarrizketan jartzea”.

Erakusketa larunbatera arte bisitatu daiteke Urruñako Posta Gelan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara