"Urrezko bihotza" Xerar Urrutiaren kantu berria

Aitor Errazkin 2025eko abenduaren 30a

Xerar Urrutiak kantu berri bat aurkeztu digu, “Urrezko bihotza” izenekoa. Abestiak adiskidetasuna du ardatz, neska eta mutil baten arteko harreman zintzo eta berezi hori oinarri hartuta. 2026Ko urte hasieran beste bi kantu grabatuko dituztela aurreratu digu. Xerar Urrutiarekin hitzegin dugu

Grabaketa hiru musikariren artean egina izan da: Fred Iturri, baterian eta teklatuan; David Gutiérrez Lertxundi, gitarra elektrikoan; eta Xerar Urrutia bera, gitarra klasikoan eta ahotsean. Hitzak eta musika Xerarrek berak sortu ditu, eta grabaketa guztia Xanoren estudioan (Urruñan) egin dute.

Proiektua ez da hemen amaitzen, izan ere, oraindik beste bi kantu grabatzekoak dituzte. Bitartean, kantu berri hau, “Urrezko bihotza”, dagoeneko plataforma ugaritan entzungai dago: Apple Music, YouTube eta beste hainbatetan.