Hauteskunde kanpaina ofizialetan bezala, 'Elgarrekin Urruña' banderola handiarekin, hautagai guziak aitzinean eta Filipe Aramendi mikroaren gibelean egin dute zerrendaren aurkezpena, sustengu taldea ere gelan zela. 2020an abiatu zuten lana ez dela oraindik bukatua, eta inguruan duen dinamika baikor eta sortzailea kontuan izanik, berriz aurkezteko eskaria onartu du Aramendik.
Programa berantago argitaratuko duela iragarri du, baina adierazi duenez, herriko sukaldearen proiektua eta horri loturik baratze eremua indartzea du lehentasunetatik bat, herritarren tokiko elikadura bultzatzeko. Etxebizitzaren arazoa ere hurbiletik segitzen du, Iturluxia proiektuarekin. Bertan 89 bizitegi eginen dira, horietan parte bat sozialak. Proiektua abiatua bada ere, hurrengo agintaldian segitu beharko dute. Filipe Aramendiri garrantzitsua iduritzen zaion beste arlo bat, soziala da, adinekoen eta gazteen ongizateari begira.
Filipe Aramendiren listaz gain, mementoz beste bi zerrenda aurkeztuko dira martxoko hauteskundeetan Urruñan. Sébastien Etxebarneren 'Ongi bizi Urruñan – Vivons Urrugne autrement' zentrista bezala ikusia dena batetik, eta bestetik, Martine Mignot-Carmérena, etiketarik gabe aurkezten dena. Hautagaia Urruñako CCAS Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroko zerbitzu sozialetako zuzendari ohia da, Francis Gavilanen sustengua du, eta hau, Odile De Coral auzapez ohiaren axuanta izan zen, 2020an eskuin anitzarekin aurkeztu zena.
'Elgarrekin Urruña' zerrenda berriari dagokionez, 12 zerrendakide berriak dira, eta lista gazteagoa dela zehaztu du Aramendik. Hauek dira izenak:
-
Filipe ARAMENDI
-
Maite SEIN
-
Txomin ELIZONDO
-
Mirentxu ARAMENDI
-
Romain BEAUCLAIR
-
Saskia BOUVIER
-
Gilles MORANDEAU
-
Marie-Christine DAGUERRE ELIZONDO
-
David GUTIERREZ
-
Gaëlle GIRAUD
-
Jérôme TEILLARY
-
Annie POVEDA
-
Mattin Rafu RUIZ DE ALDA LAAKSONEN
-
Danielle BIDEONDO BARON
-
Eric MARS
-
Isabelle ALCAYAGA
-
Imanol AMESTOY
-
Hélène BROQUET
-
Jean SAINT AVIT
-
Karine BOISSONNET
-
Fabien DAURIAC
-
Véronique TASTET
-
Fernand PERRET
-
Elise DEVIN
-
Lionel THEARD
-
Nerea PEPONNET
-
Mikel CLERC
-
Lucie THEARD
-
Nicolas REGERAT
-
Sandrine ARAGUAS CAZEMAYOR
-
Pruden SUDUPE
-
Aña Mari BISCAY
-
Alain AGUINAGA
-
Maritxu ZUBIETA
-
Benoît DUHALDE