Urruñako Elkarteen Foroa larunbatean ospatu zen, eta hogeita hamar bat elkarte inguruk hartu zuten parte. Herriko etxeak antolatutako hitzorduak herriko elkarteek egiten duten lana aurkezteko eta herritarrekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zuen.
Egun osoan zehar, hainbat jarduera eta erakustaldi izan ziren. Les Archers de Larrun elkarteak arkularitza erakustaldiak eskaini zituen, eta Breakin Studiok breakdance emanaldia. Abolicao Capoeirak capoeira erakutsi zuen, eta Danser à 2k bikote-dantzak. ElgarGym elkarteak gimnasia erakustaldia egin zuen, eta La Forêt qui court elkarteak kirolarekin eta naturarekin lotutako jarduera aurkeztu zuen. Egunari amaiera emateko, Pika ta Ebats elkarteak mutxikoak eskaini zituen.
Erakustaldiez gain, beste hainbat elkartek ere beren postuak jarri zituzten. Urruñako elkarte-sareak jarduera ugari biltzen ditu: kirolak eta aisialdia, kultura eta ondarea, baita elkartasuna eta herrigintza ere.