Larunbatean hasiko dira Iparraldeko emakumeen ondarearen jardunaldiak Pausun

Aitor Errazkin

Iparraldeko Emazteen Etxeak Emakumeen Ondarearen lehen Jardunaldiak antolatu ditu. Lehen hitzordua irailaren 26an, larunbatez, Pausun kokatua dagoen Emazteen Etxean iraganen da. Dokumental baten proiekzioa, tailer parte-hartzailea eta erakusketa izanen dira eguneko ekitaldi nagusiak. Ondoren, elkartearen urteurrena ospatuko da, DJ saio batekin batera. Itziar Varela, Bagera elkarte feministako kidearekin hitzegin dugu

Iparraldeko Emazteen Etxeak Emakumeen Ondarearen lehen Jardunaldiak antolatu ditu irailetik azarora. Lau hitzordu izango dira guztira, emakumeek eskualdeko historia kulturalean izan duten lekua azaleratzeko eta orain arte itzalean geratu diren haien ekarpenak ezagutarazteko.

Emakumeen ondareak belaunaldiz belaunaldi emakumeek transmititutako obrak, jakintzak eta praktikak biltzen ditu. Jardunaldien bidez, emakumeek sorkuntzaren, lanaren eta borrokaren bidez gizarteari egin dizkioten ekarpenak aitortu nahi dira.

Egitaraua:

Irailak 26: "WikiEmakumeOK DOnK"  Dokumentalaren proiekzioa, tailer parte-hartzailea eta erakusketa. Ondoren, elkartearen urteurrenaren ospakizuna eta DJ saioa izango dira.

Urriak 17: idazketa tailerra eta antzezlan ikusgarria.
Azaroak 21: sorkuntzazko tailerra, gorputz-adierazpeneko tailerra eta dantza-ikuskizuna.
Azaroak 28: tailer parte-hartzaileak eta antza-ikuskizuna.

Jardunaldi hauek, gainera, tokiko artistei eta Iparraldeko lurraldeari balioa emateko asmoa dute. Horretarako, antolatzaileek bertako eragileekin elkarlanean prestatu dute egitaraua, eta jardunaldiekin lotutako beste ekitaldi batzuk ere gomendatuko dituzte garai horretan.