Xardango elkarteak urte osoan zehar eskainiko ditu bertako ekoizle ttikien produktuez osatutako saskiak

Paola Oskoz aza 13, 11:16 Bortziriak

Bortziriak, Malerreka eta Bertizaranako ekoizle ttikien elkartea da Xardango. Orain dela urtebete hasi zuten beraien jarduna eta eguberrietako saskiak prestatzea izan da beraien proiektu nagusia. Honen balorazio positiboa eginda, 2027rako helburuak finkatu dituzte dagoeneko eta horietako bat saskiak urte osoan zehar eskaintzea izanen da.  Hortaz gain, elkartean arlo desberdinetako ekoizleak batzea izanen da hurrengo urterako asmoa, eskualdean catering moduan funtzionatzeko interesa dutelako. 

Marka historiko guztiak apurtzeko moduan dago Hondarribiko aireportua aurten

Antxeta Irratia aza 12, 13:07 Hondarribia

Florentzia eta Sevillako hegaldiak irailean martxan jarri ondoren, aireportuak inoizko udazken hasierarik onena egin du. Urrian 49.476 bidaiari jaso ditu, iaz baino %13,9 gehiago, eta hilabete horretan 2023an lortutako marka historikorik onena baino %9,8 gehiago. 2024an egindako urterik onena (486.494 bidaiari) hobetzeko aukera du aurten, hegaldi eskaintza anitza eta azken hilabeteetako dinamika kontuan hartuta.

Ostirala 13 eguraldia Min: 11ºC
Max: 16ºC
Larunbata 14 eguraldia Min: 11ºC
Max: 19ºC
Igandea 15 eguraldia Min: 12ºC
Max: 19ºC

AEMET-ek emandako informazioa