Merca Irunek zortzi postu itxita dauzka

Antxeta Irratia 2018ko abu. 24a, 00:00

Irungo merkatu estaliak 32 postu dauzka eta hauetatik 8 itxita daude. Erreleboa emateko zailtasunak edota Txingudi eskualdean, azken aldian, emendatu diren merkatal gune edota saltoki handien ondorioz, merkatari txikiak kezkatuak daude. 

Frutategien kopurua ehuneko berrogeita hamar jaitsi da. Ehuneko kezkagarria eta are kezkagarriagoa fruta postu bakarra dagoela jakinda. Merkatu estalia utzi duten azken hauek ezin izan dute erreleboa eman eta postua alokairuan jartzea adostu dute.

2006 eta 2016. urteetan, ehuneko 22 murriztu dira negozio txikiak irunen, hau da, 1158 negoziotik, 906 negoziotara pasa da irun. Erreleboa eta jubilazioa beste arazo bat da. Hurrengo 3-5 urteetan, merkatarien %36-ak erretiroa hartuko du.

Erlazionatuak