Irugurutzetako mehategia eta labeak: Irungo ondare historikorik garrantzitsuenetakora bisita

Antxeta Irratia 2018ko uzt. 27a, 00:00

Irungo Udalak eta Oiasso Erromatar Museoak Irugurutzetako Labeetara antolatzen dituzten bisita gidatuen inguruko APPa aurkeztu berri du. Irungo ondare historiko garrantzitsuenetakoa da, erromatar garaitik hasi eta 1945. urtera bitartean ustiatu baitziren mehategiak. Eta APP honi esker, bisita birtuala egin daiteke.

Antxeta Irratian, aldiz, birtualitatea ez dugu maite, eta bertatik-bertara ezagutu, ikusi, entzun, ikasi eta sentitu nahi izan dugu Irugurutzetako Labeetara bisitak zer diren. Eta Oiasso Erromatar Museoko Hezkuntza eta Kultur Jarduetarako arduradunarekin, Itsaso Bikuñarekin egin dugu bisita.