Beste herrialde edota erkidegoetatik etorritako ume eta gazteentzako euskara klaseak, UdaGiron

Antxeta Irratia 2018ko eka. 19a, 00:00

Uda hontan ere, hamaikagarren urtez, UdaGiro programa martxan jarriko du Irungo Udaleko Euskara arloak. Beste herrialde edota erkidegoetatik etorritako ume eta gazteei eskaintzen zaien euskara klaseak dira, betiere, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako eta DBHko ikasleentzat, bi txanda izango dira, uztailaren 3tik 29ra aurrenekoa, eta abuztuaren 2tik 29ra bigarrena, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta doakoa.

Joan den urtean marka berri bat egin zuten, 85 gazteekin. Herri Jakintza euskaltegiak kudeatzen du programa, eta bertako zuzendaria, Gemma Urtizbereak esplikatu digunez, euskararen bidez integrazio tresna ere bilakatu da UdaGiro egitasmoa. Programa dohainik da, eta azken momentuan bada ere, parte hartzeko interesa duenari sekulan ez diote kanpoan utziko. Ekainaren 22an itxiko dute izena-emateko epea irun.eus Udalaren webgunearen bitartez.