Zinemako musikak Ametsa&zinema emankizunean

Antxeta Irratia 2018ko eka. 5a, 00:00

Bi aste eskas geratzen dira ekainaren 17an, Irungo Amaia Kultur Zentroan, Ametsa Txiki, Ametsa Gazte, Ametsa eta Betiko Ametsa abesbatzek zinemarako musika onenaren inguruan eskainiko duten Ametsa&Zinema kontzerturako. Honetan, The Lion King, Phantom of the Opera, West Side Story, The Sound of Music, The Mission, Les Misérables eta zazpigarren artea deitua den zinemako beste hainbat lanetako abesti edo zati egunak abestuko dituzte.

Kantarien hitzetan, “ikuslearentzat oso atsegina izango den kontzertua izango da, programa bera anitza delako eta guztion burutan zinemaren historiara lotuta dauden lan eta pelikula ezagunetako musikak direlako”.

Eneko Amundarainek, Ametsa Gazteko zuzendariak, berarentzat eta abeslarientzat, Ametsa&Zinema bezalako kontzertu bat “oso ohikoa ez den errepertorioa prestatzeko aukera” dela esan digu.

Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteko lau koruek eskainiko duten kontzerturako sarrerak salgai daude Kutxabanken bitartez eta Irungo Turismo Bulegoan

Erlazionatuak