Ehuneko 95 kalean gauzatuko diren, 102 proposamen izango dituzte irungo jaiek. 56 irungo udalak antolatuta eta 46 elkarteek. Junkal Eizagirre kultur zinegotziaren esanetan, egitarau partehartzaile, anitza eta publikoa antolatu dituzte.
Jaiak auzoetara eramaterko, haur jolasak mantenduko dira eta Landetxa, Pinudi, Anaka edota Larreundi bezalako auzoak bisitatuko dituzte. Besteak beste, 24ean burutzen den bakailua pil-pil eran edo 23 an burutzen den Herri bazkaria azpimarratu ditu zinegotziak.
Glaukoma, Esto no es rock radical vasco eta Maldita nereari, Mariachis Puro Relajo gehitu behar zaizkio. Euskal telebistako oholtzan emankizunerako grabatuko da kontzertua eta irungo hiriaren zenbait keinu izango ditu, hala nola, atzokoak, ondare eta Angel Pazos-en parte hartzearekin. Kontzertu berezi hau ekainaren 16an ospatuko da urdanibia plazan.
Kirolari dagokionez 3x3ko saskibaloi txapelketa berreskuratuko da eta halterofilia txapelketa ekainaren 23an, zabaltza plazan, ospatuko da.
Hirugarren urtez, Gazteguneko karpa Jai Alai frontoian jarriko da. Gazteen eskakizunak jarraituz, Rap-ak protagonismo berezia izango du eta gauetan D.J eta kontzertuak jasoko ditu.
Betti Gottiren familien bazkaria "informala" eta "landu gabea"
Betti Gotti elkarteak, ekainaren 23rako, Fikobako bazkariaz gain, familientzako bazkaria antolatzea aurreikusi zuen arren, udalak ez dio baimenik eman proposamena “informalegia zelako”. Josean Riz de Azua, kultur departamentuko zuzendaria. “Proposamen informal bat jaso genuen, ez genuen landutako proposamen bat jaso. Ez zegoen oso garatua eta nahiko gordina zen. Bestalde, Herri bazkaria egonkortua dago eta familia giroko bazkari bat ez dugu ikusten, familia giroko beste hainbat aktibitate daudelako. Bai, udaleko kultur eta kirol sailak antolatuak, bai beste entitateek antolatuak eta jaietako programan atxikiak daudenak. Ez zaigu beharrezkoa iruditu".