Udal Euskaltegiak udako ikastaro trinkoen eskaintza aurkeztu du gaur. Uztailean eta abuztuan euskara maila guztiak eta azterketak prestatzeko aukera emango dute, bi txandatan. Uztailaren 2tik 27ra, eta abuztuaren 6tik 31ra, beti goizeko ordutegian, 9:00etatik 13:15 arte.
Udal Euskaltegiak nabarmendu duenez, euskara ikastaro trinkoen matrikula 69,40 eurokoa bada ere, asistentzia bermatzen duten ikasleentzat, Udalak ematen dituen bekak eskuratzeko aukera izango dute %100a arteko laguntzekin. Langabezian diren irundarrek, neguan bezala, udan ere euskara debalde ikasteko aukera izango dute Lanahi programari esker.
Bi ikastaro hauek 16 urtez gorakoei zuzendutak daude, eta gogoan hartu LANAHI programaren kasuan beraz, izen-ematea internet bidez egin beharko dela irun.eus webgunearen HAZ-SAC atalean.
Zentzu honetan, badira bizpahiru urte langabeei zuzendutako ikastaroa hauek martxan direla. Eta Udal Euskaltegitik balorazio ezinhobea egiten dute. Ikasturte honetan, adibidez, 400ndik gora ikaslek parte hartu baitute.