Kirolak eskualdeko gazteak batu ditu

Antxeta Irratia 2018ko mai. 23a, 00:00

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurrak bilduko dituen kirolaren festa ospatuko dute 15. urtez. Joan den urtean 8 eta 10 urte arteko 375 haur erakarri zituen festa honek, eta mugazgaindiko harremanak estutzeko baliagarria dela ohartuta, aurtengoan, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoak 8 eta 12 urte bitartera zabaldu du deialdia.

Kirolaren festa arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara izango da Ficoban, eta txirrindularitza, futbola, mahai tenisa, tirolina edota xakean aritzeko aukera emango zaie.

Eskualdeko kirol elkarteak inplikatu dira ekimenean, eta bakoitzak bere kirolari buruzko tailerrak eskaintzeaz gain, arratsaldeko 17:00etan, kirol materiala eta hiru txirrinda zozkatuko dituzte, eskualdeko kirolari ezagunen presentziarekin.

Erlazionatuak

Kirolak eskualdeko gazteak batu ditu

Antxeta Irratia 2018 mai 23 Behe Bidasoa