Amiantoagatik kaltetutako langileen sustenguz manifestaldia egin dute CAFeko langileek

Antxeta Irratia 2018ko api. 27a, 00:00

Lan Osasunerako Nazioarteko Egunaren bezperan, goizeko 9:00etatik 11:00etara lanuztea deitu baitute Irungo CAF lantegian. Amiantoagatik kaltetutako langileen sustenguz manifestaldia egin dute lantegitik Irungo udaletxe aurreraino goizeko 9:30etatik 10:30etara.

CAFen lan egindako 81 langile hil dira amiantoaren ondorioz, 35 Beasainen, 45 Zaragozan eta 1 Irunen. Eta hamarnaka dira larriki gaixotutakoak. Baina Espainiako Gizarte Segurantzak amiantoagatik kaltetuak direla aitortu dien arren, CAFek muzin egiten die kalteordainak pagatzeari. Horren irudiko da, Jose Felix Vazquez, Irungo CAFeko langile ohia, joan den martxoan Donostiako epaitegira jo behar izan zuela bere eskubideak defendatzera. Zentzu horretan, sindikatu eta kaltetuen elkarteek Kalteordainen Funtsa Legea onar dezala galdegina diote Espainiako Gobernuari. Unai Miranda, Irungo CAFeko LABeko ordezkaria.