Amiantoarekin kaltetutako langileen sustenguz, mobilizatuko dira Irungo CAFeko langileak. Goizeko 9:00etatik 11:00etara lanuztea egingo dute, eta lantegitik abiatuta manifestaldian joango dira Irungo udaletxeraino 9:30etik 10:30era.
CAFen lan egindako 81 langile hil dira amiantoaren ondorioz, 35 Beasainen, 45 Zaragozan eta 1 Irunen. Eta hamarnaka dira gaixotutakoak. Baina Espainiako Gizarte Segurantzak amiantoagatik kaltetuak direla aitortu arren, CAFek muzin egiten die kalteordainak pagatzeari.
Horren irudiko, Jose Felix Vazquez, Irungo CAFeko langile ohia, joan den martxoan Donostiako epaitegira jo behar izan duela bere eskubideak defendatzera.