Kontrabandistak, mugazgaindiko artistak

Antxeta Irratia 2018ko mar. 21a, 00:00

Joan den martxoaren 2an, KBK - Kontrabandistak argitalpenaren lehendabiziko alea aurkeztu zuten. Ikus-entzunezko arteak eta kultura garaikidea ditu hizpide, betiere, mugazgaindiko ikuspuntu batetik landuta. Muga, arte garaikidea, tokiko kultura eta izaera ditu ardatz eta pentsamendu kitiko, aske eta eraikitzailea sustatzeko helburua.

KBK mugakide sareak bultzatutako egitasmoa da, eta Irungo Bitamine Faktoriak eta Hendaiako Nekatoenea artisten egoitzak osatzen dute proiektua. Argitalpen berezia izanik ere, KBK Mugakide sareak, kulturaren kontrabando horretan, gonbidapen enigmatiko batekin hasi du bere ibilbidea.

Bitamine Faktoriako Karlos Sanchezen eskutik bildu ditu Maia Muruaga lankideak xehetasunak.

Erlazionatuak