Amiantoaz gaixoturiko lankideari babesa edierazi diote CAFeko langileek

Antxeta Irratia 2018ko mar. 15a, 00:00

Atzo Irungo CAF lantegiaren atarian egindako kontzentrazioaren ondorik, goiz hontan Donostiako epaitegian amiantoagatik kaltetuen elkarteak eta sindikatuek elgarretaratzea deitu baitute, Jose Felix Vazquez, Irungo CAFeko langile izandakoari sustengua emateko.

Lanerako ezintasun absolutoa eman dio Espainiako Gizarte Segurantzako Institutuak. Erakunde horrek aitortu du Irungo CAF lantegiko langile horrek duen gaixotasuna, amiantoarekin lan egiteagatik sortu dela. Baina CAF enpresak muzin egiten dio kalte-ordainak ordaintzeari. Eta langileak auzibideetara jo behar izan du bere eskubideak exijitzeko.

Unai Miranda, Irungo CAF lantegiko LAB sindikatuko ordezkariarekin mintzatu gara Goizeko Kafea saioan, epaitegi parean egindako elgarretaratzean bertan zegoela.