Gaztetxearen okupazioaren 13. urteurrenean, ate irikien jardunaldia antolatu du Lakaxitak. Gazte gehiago gerturatzeko intentzioarekin burutuko da ekimena. Honenbestez, bisita, afari eta dinamikak gauzatuko dira, 17.00etatik, gauak iraun arte. Gaztetxeko Garazi Sistiagak ate irikien berri eman digu.