Tokliko Hirigintza Plana berrikusteko irizpideak eztabaidatu ditu Hendaiako udalbatzak

Antxeta Irratia 2018ko mar. 1a, 00:00

PLU edo Tokliko Hirigintza Plana berrikusteko irizpideak eztabaidatu ditu Hendaiako udalbatzak. Udal Gobernuak jarduera ekonomikoengan, mugikortasuna eta etxebizitzaren gaian esku hartzeko tresna gisa ikusten du hau. Eta bereziki azken honetan, ez du eraikuntza berririk egiteko baimenak ematea ikusten. Ez bada bizitoki sozialetan Hendaiak duen defizitza arintzeko.

Etxebizitza berriak eraikitzeko baimenak, bizitoki sozialari estuki lotuta eman nahi lituzke Herriko Etxeak. Gaur egun 10 bizitokitik gorako batimenduetan %30a behar duelarik, horiek baino txikiagoak egin, eta gutxienez %50 soziala izaitea nahiago luke gobernuak. Eta kopuru eta herriko gunearen arabera, %70 edota %100a ere.

Atzo norabide estrategikoen eztabaida eman ondotik, orain Euskal Elkargora joan beharko da txostena, Hirigintza Plana haien eskumena delako, eta ikerketa publiko baten ondotik, iraila aldera PLU definitiboa bozkatu ahal izango du Herriko Kontseiluak.

Hortaz gain, beste bi gai nagusi eztabaidatu zituzten Herriko Kontseiluan ere. Jarduera ekonomikoaren alorrean, industria eta artisauen aldeko apostua egitea.

Mixel Berra, oposizioko bozeramalea, aldiz, kritikoa da udal gobernuak egiten dituen diagnostiko eta aurreikuspenekin. Hendaia gehiegi handitu dela iada, eta datozen urteetan, biztanle kopurua gehiago emendatu baino, egoera mugatu beharra dagoela uste du, eskola, errepide eta zerbitzu publikoetan iada, beharretan delako.