Txingudiko pentsiodunen mugimenduak deituta, hamarnaka erretiratu San Juan Herria plazan batu dira pentsioen ehuneko 0.25-aren igoera salatzera. Gaurkoan, hiru aldarri izan dituztz erretiratuek: eros ahalmena berreskuratzea, %0.25eko igoera salatzea eta etorkizunean pentsioak bizitzaren kostuari egokitzea.
Bostgarren mobilizazioa izan dute gaurkoa eta sinadura bilketa bat burutu dute. Izan ere, bi milioi firma batzeko helburua dute erretiratuek. Ostegunean, mobilizazioekin jarraituko dute eta Fatima Bañez ministroari gutun bat helaraziko dio Txingudiko pentsiodunen mugimenduak.