Otsailaren 17an, hirugarren urtez jarraian, bertso saioa antolatu du Elatzeta Elkarteak. Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabalen aginduetara. Ekimenaz gehiago jakiteko, gurean izan da Olazabal.
Sarrerak salgai daude Otazpi tabernan, 20 euroan. Bestela, egunean bertan eskuratzeko aukera izango da baita ere, 25 euroan, ordea.