“Ezin dut Hirigintza ordezkari bezala mantendu pertsona bat harekiko konfiantza osoa galdu dena, eta gainera, ikerketa teknikorik gabeko hirigintza akordio bat lortu duela onartzen duena”. Jose Antonio Santano Irungo alkateak kargutik kendu du Xabier Iridoy (EAJ) gaur arte Hirigintza ordezkari zena. Arrazoi nagusiena, Korrokoitzeko gaiaren kudeaketa, aurreko bi esaldi horietan laburtuta. Gaur arratsaldean eman ditu kargugabetzearen arrazoiak alkateak, ondoan bere alderdiko, PSE-EEko zinegotziak zituela. Serio, oso serio, eta irmo, mintzatu da Santano, beharbada alkate bezala egin dituen urteetan erabaki politikorik gatazkatsuenaren berri emateko. Santanok jada eman dio Iridoyri bere erabakiaren berri. Gora behera handiko egunak dira hauek Irungo herriko etxean, eta oraindik ere zer emana emanen du gaiak. Iridoy eta Santanoren hitzak entzugai