Arrakastaz ospatu zuten BECTTOLI eguna Urruñan

Antxeta Irratia 2017ko abe. 18a, 00:00

Atzo Barakaldoko BECen Bertsolari Xapelketaren Finala bertatik bertara segitzeko aukerarik ukan ez zuten zaletuek, etxeko telebistaren edo irratiaren bakardadean baino, aukera anitza izan zuten Euskal Herriko txoko askotan. Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek antolatuta, goizeko 11:00etatik hasi eta Maialen Lujanbiok txapela jantzi zuen arte, izandu ziren Berttolin. Jon eta Aimar, lizeoko ikasleak eta ekimenaren antolatzaileak pozik agertu ziren. Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela atzo BECen, baina Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak ere atera ziren garaile. Antolatutako BECttoli ekimenari esker bildutako dirua, martxoaren 25etik goiti Seguran ospatuko den Iparra-Hegoara hiru egun joaiteko bideratuko dute lizeoko ikasleek.