Urruñan Kontsumo jasangarria sustatu nahi dute. Eta horretarako AMAP edo baserriko laborantxa atxikitzeko elkarte berri bat sortu dute. Ipar Euskal Herriko herri askotan garatzen ari diren lurren atxikitzeko, bertako ekoizpenen eta ekologiaren aldeko ekimen honen baitan, kontsumo talde berri honen aurkezpenak arrakasta bildu zuen Urruñan joan den astean, 40 lagun inguru bildu zirelarik. Oraindik dena dute zehazteko, baina Hendaiako azokan postua duen eta bertako AMAP sortu zuen Biriatuko Patrik Larrondo, biologikoan ari den laborariaren mozkinak dituzte saskietan banatuko.
Hurrengo urratsa ere, saskien banaketa pundua Urruñan finkatzea izanen da. AMAPeko kideentzako eroso, eta Patrik Larrondoren saskiak antolatzeko aski lekua ukan beharko duelarik.
Nahia Imaz, Urruñako kontsumo talde berri honen kidearekin hitz egin dugu.