Gaur hasi eta igandea bitartean, IPK Pordukzioak-ek Olentzero Rock Festibalaren zazpigarrena ospatuko duela Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan, xapitopean. 14 musika talde bilduko dira, eta haurrentzat animazio, magia ikusgarriak eta atelierrak, edota Martxuka merkatua ere izanen dira. Kontzertuetara sartzeko jostailu batekin ordaindu behar da sarrera. Festibal honen helburua baita familia behartsuentzat jostailuak biltzea, Denentzat Sozial Zentroan azoka merke batean saltzen direnak, eta bildutako diruarekin ere, familia horientzat ateraldi bat antolatzea. Joan den urtean 1.200 jostailu inguru eskuratu zituzten, eta ondoren, azoka merkean saldu zituzten Denentzat Sozial Zentroan.
IPK Produkzioakeko Irunek astebururan espero den egitaraua
Haurrentzat animazio, atelier eta jarduera gehienak, halere, larunbata eta igandean bilduko dituzte.