Kulturaren aldeko apostua egina dute Irunen azken urteetan ere. Horren irudiko Udalak bultzatuta Bitamine Faktoriaren desmartxa. Arte fabrika honen eskutik, hainbat dira lehen urratsak ematen hasiak diren artista eta sortzaile gazteak Bidasoan. Eta asteburu honetan, urrats bat gehiago emango dute, larunbata eta igandean, CBA Kulturgune eta inguruetan ospatuko den arte garaikidearen Kontenporanea topaketaren bigarren edizioarekin. Horren adierazle da Kontenporanea, lau artista gazteek osatutako batzordeak antolatuta, CBA Kulturgunea erakusketa, instalazio, proiekzio, hitzaldi eta mahainguruen gune bilakatuko dute, zazpi artista gazteei euren lanak plazaratu eta azaltzeko aukera emanez. Zazpi horietatik Junkal Alfonso, Iraitz Arabolaza eta Miriam Loidi irundarrak aurkitzen dira. Arte disziplina ezberdinak uztartuko dituzte topaketan.Larunbatean goizeko 10:30ean zabalduko ditu ateak topaketa berezi honek, gaueko 22:00ak arte. Eta igandean, 12:00etatik iluntzeko 21:00ak arte. Bi egunetan, Bidasoan artea egiteko dauden baliabide eta aukerei buruz gogoetatzeko mahainguruak antolatuko dituzte, artista gazte, udal ordezkari eta bestelakoen parte hartzearekin. Bi egunetan kontzertu banarekin biribilduko dute eguna. Eneritz Furyas larunbatean 21:00etan, eta Jurgi Ekizarekin igandean 19:30etan.
Carlos Sanchez, Bitamine Faktoriako ordezkariarekin hitz egin dugu eta baita Itziar Elosegi, Kontenporanea batzorde antolatzaileko kidearekin ere.