Gaur bertan ekingo diote Irungo emakumeen elkarteek Udalarekin batera antolatutako Azaroaren 25eko indarkeria matxistaren kontrako jarduera programari. Lehen hitzordua, arratsaldeko 17:00 hontan izango da, Argoiak elkartearen egoitzan. Tratu txarrak jasan dituzten emakumeen ahalduntzeari buruzko hitzaldia izango da. Baina hitzordu puntualetatik haratago, Gaurko Andreak elkarteak jakitera eman du, Irungo haurrekin berdintasuna, generoa eta indarkeria matxistari buruzko tailerretan lanean ari direla. Espreski, 8 eta 10 urte bitarteko Txingudi Ikastolako haurrekin. Eta txikienek, berdintasunaren irizpidea argi izanik ere, genero indarkeriaren errealitatea oso urrun ikusten dutela baieztatu ahal izan dute. Aipatu gainera, ostiralean haurrek berdintasunari buruzko mezuak idatzi eta zintzilikatuko dituztela ikastolaren kanpoaldean.
Irene Kastezubi Gaurko Andreak taldeko kideak Txingudi Ikastolan egiten dutena azalduko digu azaroak 25era begira ere jarri gaitu