Hondarribiko Udal Euskara Zerbitzuak euskararen goxotasunean negua pasatzeko aukera eskaini nahi du aurten ere, Neguko Jardunaldien programazioari esker. 16 hitzordu ezberdin proposatzen ditu hemendik eta abenduaren 27ra bitartean, haur, gazte eta helduentzako. Programazioa, berez, hasi da. Joan den ostiralean 250 haur bildu baitziren Amute-Kosta Auzo Elkartean eskainitako Kalean otso, etxean uxo” antzerkiaz gozatzera. Eta larunbata honetan banatuko dituzten Txiste Grafikoen Lehiaketaren sarien erakusketa ere bisita daiteke iada Arma Plazako goiko solairuan. Halere, hitzordu guztien artean prkatikoena, 15 urteko gazteei zuzendutako GAZTEDROMOA izango da, azaroaren 30ean. Bestalde, behin abenduan sartuta, SAREUSKAk Lesakan antolatu duen helduentzako MINTZODROMOAn parte hartzeko deia luzatu du Hondarribiko Udalak. Eta Euskararen Nazioarteko Eguna modu berezi batean ospatuko dute aurten herrian, Blagan elkartearen eskutik. Gainerakoan, Euskal Liburu eta Disko Azokak ez dio Hondarribiko hitzorduari huts egingo. Abenduaren 14tik 17ra izango da Arrantzale Auzoan. Eta Neguko Jardunaldien egitaraua borobiltzeko, Kirmen Uribe gonbidatuko dute "Elkarrekin esnatzeko ordua” liburua, literatur tailerrean lantzeko, abenduaren 21ean.
Arantxa Berrotaran eta Karmelo Goikoetxeak empan dizkigute xehetasun gehiago.