Behobia Donostia, nola egin 20KM osasuna zainduz

Antxeta Irratia 2017ko aza. 9a, 00:00

Igande hontan Behobia Donostia herri lasterketaren 53. edizioa ospatuko da, antolatzaileek iragarri dutenez Behobiako irteeratik 30.000 korrikalari baino gehio aterako dira. Hauetatik %25a emazteak izango dira. Eguraldi freskoa espero da iganderako eta irteerako marran egongo dira Carles Castillejo eta Aroa Merino iazko irabazleak. Jende multzo handia da dudarik gabe eta 20 km korrika egitea ez da txantxetan ibiltzeko gauza. Urtero ehundaka parte hartzaile artatzen dituzte, osasun arazo ezberdinengatik. Behobia Donostiako antolakuntzak duela bi urten egindako ikerketa baten arabera, tenperatura aldatzen denean eta bereziki bero egunetan arazoak 10 aldiz biderkatzen dira. Felix Zubia medikuarekin hitz egin dugu