«AQUIFISOL» elkartasunezko diruztapen eta aurrezkirako elkarte eta eragileen kolektiboak topakea egin du Hendaian

Antxeta Irratia 2017ko aza. 8a, 00:00

«AQUIFISOL»  Akitaniako finantza solidariorako eragileen kolektiboa  Hendaian bildu da aste hontan. Kolektibo honek, elkartasunezko diruztapen eta aurrezkirako elkarte eta eragile ezberdinak biltzen ditu. Hauen artean Hemen, Herrikoa edota Lurzaindia elkarteak. Topaketa honen bitartez, Hendaiako herriko etxeak ekonomia sozial eta solidarioa sustatu eta proiektu berriak laguntzea du helburu.

Herriko Etxearen agintaldi honetako ildo estrategikoa izanik, AQUIFISOL kolektiboaren topaketa publikoa egin dute, ahalik eta jende gehiengana iristeko. Hemen elkartearen eskutik, CLEFE  emaztei zuzendutako aurrezki taldeen proiektua aurkeztu dute. Gaur egun 10 CLEFE dira ipar Euskal Herrian eta emazteek zuzendutako hamarnaka proiketu laguntzen dituzte  CLEFE baten laguntzaz interesatua izan ezgero edo CLEFE batean parte hartzeko asmoa baduzu, deitu 05 59 52 56 02

Bertako kidea den Claire-ekin hitz egin dugu