Gaur aurkeztuko dute ikasturte hontako Mintzalaguna programa, Irungo euskaltegiek. Udal Euskaltegia, Herri Jakintza eta AEKk bat egiten dute ekimenarekin.Urriaren 16a bitartean izena eman dezakete, bai euskara praktikatu beharra izanik, parte hartzera animatzen direnek, baita, euskaldun zahar izanik, bolondres gisa talde bateko dinamizatzaile izateko prest dena ere.
Joxemi Aranburu eta Beñat Alzaga, udal euskaltegiko zein AEKko zuzendariekin hitz egin dugu.