Mugikortasun Astea aurkeztu dute Hondarribian

Antxeta Irratia 2017ko ira. 18a, 00:00

Udala eta BALAZTA taldearekin eskutik, hainbat hitzordu espero dira datozen egunetan Hondarribian, Mugikortasun Astea dela eta. Aurkezpena gaur egin da Udaletxean, eta han izan dira Kalixa Silanes Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzia, eta Kote Guevara, Balazta Bidasoako Bizikletaren aldeko Elkarteko ordezkaria. Ostegunean 19:00etan hitzaldia emango du Ander Irazustak Kultur Etxean "Oinezkoa eta bizikleta mugikortasunaren kudeaketaren ardatz gisa: erronkak eta aukerak” izenburupean. Larunbatean, 10:00etatik 14:00tara, Butroi pasealekuan eta eguraldi txarra izatekotan Kirol kaian, bizikleta feria eta bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatu da. Azkenik, igandean 10:30ean hasita, Txirrinda Martxa antolatuko da Alamedatik aterata. Kalixa Silanes eta Kote Gebarak xehetasunak