Matrikulazioari ekin diote euskaltegiek

Antxeta Irratia 2017ko ira. 12a, 00:00

Eskualdeko euskaltegiek matrikulazio kanpainari ekin diote. Irungo Udala lehenengoetarikoa izan da, ikasleen matrikulazio gastuen %100a estaltzeko bekak eskaintzen. Eta aurten 58.600 euro inguru bideratuko ditu dirulaguntzetan. Udal Euskaltegiko zuzendaria den Joxemi Aramburuk berrikuntzak aipatu dizkigu eta Josune Gomez zinegotziaren hitzak ere bildu ditugu.

Horrez gain, Hendaia eta Irungo AEKere, lanean hasi dira iada. Herri bakoitzeko ordezkariekin hitz egin dugu eta euskaraz ikasteko ematen dituzten aukerak aipatu dizkigute besteak bestek.