"Jai sentimendua da nagusi Hondarribian, baina bizikidetzan bada hobetzekoa" Sagarzazu alkatearen hitzak

Antxeta Irratia 2017ko ira. 9a, 00:00

20. urtez desfilatu du Jaizkibel konpainia parekideak Hondarribiko Alarde egunean. Kezkatuta zeuden, segurtasun aldetik, aurten Irungo Ertzain Etxeak ez zituelako ertzainak ezarriko Kale Nagusian. Eta hala izan da, Kale Nagusiaren hasieran eta bukaeran baino ez dira izan. Ohiko plastiko beltzen artean, aurtengoak gerriraino estaltzen zutenak soilik, eta ertzainen babesik gabe, baina harro egin du bidea Jaizkibel konpainiak. Konpainiako aginte guztiak berritu eta jende gaztea sartu da Jaizkibelen. 500ndik gora lagun bildu dira, inoiz izandako parte hartzerik zabalena. 

Bertan izan gara eta eguneko audioak dituzue entzungai hemen. Besteak beste Txomin Sagarzazu alkatea, Oihana Etxeberrieta Jaizkibeleko kapitaina eta Izaskun Landaida Emakundeko ordezkaria

Gure sare sozialetan ere xehetasun, lekukotasun eta argazki gehiago dituzue ikusgai