Jaietako herri bazkaria, hutsik egin gabe!

Antxeta Irratia 2017ko ira. 5a, 00:00

Hilaren 10ean, gazteek  herri bazkaria dute Hondarribiko jaietan. EKT elkarteak antolatzen du Bentan, Udalaren laguntzarekin, eta txartelak gaur eta bihar salduko dituzte, arratsaldeko 18:l30etik 20:00etara 18 eurotan.

Garai batean bazkari erraldoia egiten zen Arrantzale Egunean Hondarribian, txartelak aitaren batean agortzeraino. Baina ohiturak aldatzen joan dira, eta EKT elkarteak hainbat urte daramatza hau indartu nahian. EKT elkarteko lehendakariarekin, Joxeja Zabalorekin mintzatuko gara honi buruz.

Erlazionatuak