Lapurriturri, Aiako Harria Natur Parkea ezagutzeko

Antxeta Irratia 2017ko abu. 22a, 00:00

Aiako Harria Natur Parkeak Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerrietako lurrak hartzen ditu. Ekialdean Bortziriekin muga egiten du, eta Iparraldean Hendaiarekin. 700, kasik 800 metroko hiru dondor ditu, Bianditz, Errenga eta Bunanagirre. Mendizale askok jotzen dute hartara, baina beste sei mendi dondor ere baditu, eta historia handia gibelean. Gerlak, meategien garaiak edota bertako ekosistemak ezagutzeko parada ere eskaintzen du Behemendi elkarteak Lapurriturriko etxolan.