Alfred Hitchcock donostiara bueltatu da eta San Telmo museoa hartu du

Antxeta Irratia 2017ko abu. 1a, 00:00

Donostiako San Telmo museoan Alfred Hitckok zinemagilearen inguruko suspentsetik haratago erakusketa ikusgai dago uda honetan. Espainiar estatuan egin den lehen erakusketa handia da. Bertan, suspensearen maisuaren zinema ulertzeko gakoak errepasatzen dira hainbat euskarriren bidez: fotograma handituak, ikus-entzunezkoak, storyboard-ak, kartelak, soinekoak... Gainera, udan zehar zuzendariaren pelikula ezagunak emango dira museoan. Sarrerak sei euro du eta urriko lehen eguneraino ikusgai egongo da.