Joan den urrian, Altsasun, herriko taberna batean, hainbat herritarren artean izandako borrokaldi edota kalapita batengatik, 8 gazte auziperatuak daude eta hoietariko hiru presondegian daude, eta ezeztatua izan zaie baldintzapeko askatasuna. Delako borrokaldian, herritar arruntak eta une horretan lanean ez zeuden guardia zibilak baitzeuden. Ixabel Pozueta eta Antton Ramirez de Aldak, semea dute preso. Adur Ramirez de Alda hain zuzen. Gaur gurekin izanen dira biak. Antxeta Irratitik pasa da bikotea, eta barrura sartu dira, semearen egoera eta baita beste kideena, ahalik eta gehien zabaltzea dute xede. Atea zabaldu diegu noski, eta baita eskertu ere, irrati bat ginela ohartu orduko, barrura sartzeko erabakia hartu dutelako.