Bidasoa Attak! | T.A.D. Irundarrak

Aitor Perez 2018ko maiatzaren 30a

90. Hamarkadako talde irundar bat dakarkizuegu, T.A.D. hain zuzen ere, duela gutxi berriz eten dute beraien ibilaldia, baina hilabete batzuetan zehar itzulialdi interesgarria egin zuten, garaian grabatu ez zuten diska eta guzti grabatuz. Baina gaurko saioan, haien zuzeneko eta maketa zaharrei erreparatuko diogu. Irungo punkaren historia laburraren beste harribitxi bat!