Irratia

Bidasoa Attak!

Bidasoa Attak! Punk-an eta honen inguruko estiloetan oinarritutako saioa da, beste musika elektriko motei muzinik egin gabe. Garage-tik Grindcore-ra, Pop-etik Industrial-era, 60. hamarkadatik gaur egunera eta beti ere Punk ainitzez bustita. Aitor Perezek aurkeztuta.

-- Aimar Lopez --
33 atal entzuteko
Bidasoa Attak! | Azkena
2024/06/21

Bidasoa Attak! saioarenak egin du, akabo, hau izanen da historiako azken Bidasoa Attak!, 2011 urtean hasi zen saio hau bereak egin du, lurrazpiko musikaren txokoak hutusune bat izanen du, baina ez dugu agur saio berezirik egingo eta erresuma batuko punkaren korronte nagusien talde sorta entzunen dugu, hau da 77koa eta 82koa, besta behar den bezala amaitzeko, URBAN DOGS, ANTI SYSTEM, DISTURBED, DOGSFLESH, OMEGA TRIBE, UK SUBS, BUZZCOCKS, PENETRATION eta UNDERTONES taldeekin pogo ederrak eginez.

Beti arte! ttak!

Bidasoa Attak! | Punk Ipar Irlandan 1977-1979
2024/06/14

1977 eta 1979 bitartekoak sormen haundiko urteak izan ziren Belfasten eta Ipar Irlandan, ondorioz bizitza motzeko talde anitz sortu ziren herrian zehar, hoietako batzuk entzunen ditugu, esaterako UNDERTONES, MIDNITE CRUISER, DUGGIE BRIGGS BAND, XDREAMYSTS, THE IDIOTS, STARJETS, THE DETONATORS, NO SWEAT, PRETTY BOY FLOYD AND THE GEMS, BLUE STEAM, JUMPERS, COBRA, TINOPENERS, CRAMP, LENNY AND THE LAWBREAKERS edo THE ANDROIDS

Bidasoa Attak! | Disko batzuk Finlandiatik
2024/06/07

Svart Records zigilu finlandiarraren disko batzuk iritsi dira nere eskuetara, alde batetik kaleratu berriak diren AINO & HAJONEET eta LASTEN HAUTAUSMAA azken lanak eta beste aldetik finlandiar punkaren klasiko diren hainbat diskoren birrargitarapenak TV:N ORJAT, SUURKAUPUNGIN HAITAT, KOLLA KESTAA, SENSUURI, 013 eta RATSIA taldeetaz gozatuko dugu

Bidasoa Attak! | Punk Zelanda Berrian 1977-1982
2024/05/31

Munduaren beste aldera joan aurretik Europako iparraldetik geldialdi bat eginen dugu MASSHYSTERI, KNUGEN FALLER, SJU SVARA AR edo ASSASSINATORS entzunez, ondotik zuzenki Zelanda Berriko punk aintzidariekin gelditzeko SUBURBAN REPTILES, SCAVENGERS, PROUD SCUM, THE TERRORWAYS, SUPERETTES, FEATURES, MARCHING GIRLS, TOY LOVE, THE SPELLING MISTAKES, RIOT 111, DUM DUM BOYS, DESPERATE MEASURES eta THE ANDROIDSS entzuteko

Bidasoa Attak! | Punk Bolivian
2024/05/23

Dirudienez punkaren epidemia lurreko bazter gehientsuetara iritsi da eta Bolivia ez da gutxiago, saioa hontan Boliviako punkaren historiari buruz arituko gara eta bertako hainbat talde entzunen ditugu

Bidasoa Attak! | Maria T-ta eta beste batzuk
2024/05/17

Ahanzturan gordeak eta berriki berreskuratuak izan diren MARIA T-TA Y EL EMPUJON BRUTAL peruarraren eta SENTIDO COMUN bartzelonarren lanekin hasiko dugu saioa, BLONDIE-rekin jarraitzeko, ondotik SHÖCK eta RAST KNAST-en arteko EP berria entzuteko, ZOTZ!, NEGRA CALAVERA eta GUILLOTINA taldeen lan berrietaz lagundurik, amaitzeko MISANDAO txinatarrei omenaldi txiki bat eskeinirik

Bidasoa Attak! | Zaratataraz
2024/05/03

Urretxuko Kkinzona Irratian bazen Zaratataraz izeneko punk hardcore saio bat eta noizean behin saioan emandako taldeen bilduma diskoak kaleratzen zituzten, guk hoietako bat izanen dugu entzungai, WARCRY, 24 IDEAS, HOMOMILITIA, IBEX 35, GAUZE, RUIDOSA INMUNDICIA, STREET ALARM, APPALACHIAN TERROR UNIT, EKKAIA, AUKTION, RUIDO DE RABIA, EXTREME NOISE TERROR, HHH, TERRORIZER, BORN DEAD, SUBTERRANEAN KIDS, RAKKAUS, ANESTESIA, POISON IDEA, BLACK PANDA, UPRIGHT CITIZENS, CONSUME, KARKABA edo DISRUPT taldeak entzunez

Bidasoa Attak! | Eskuminak Berlinetik 2
2024/04/26

Pasa den asteko saioari jarraipena emateko, gazte batek  Berlinen oparitu zidan kasetaren B aldea entzunen dugu, bigarren eta azken atal hontan VORKRIEGSJUGEND, EDDIE & THE HOT RODS, CHOSEN FEW, NUGGETS, MODESTY, CRETINS, KKK, NAPRED U PROSLOST, SLEAZIES, RADIO ONE, TEXAS TERRI BOMB, RANDY, M.O.T.O., CONTROLLERS, DIMESTORE HALOES, PROBLEMS eta HELLHOUND entzunen ditugu

Bidasoa Attak! | Eskuminak Berlinetik
2024/04/18

Duela hamar bat urte Berlinen geundela, gazte batek berak egindako kasete bilduma bat oparitu zidan bere gustuko taldeekin, duela gutxi kaseteen birkokapena egiten ari nintzelarik aurkitu nuen eta partekatzea interesgarri iruditu zitzaidan. Lehen atal hontan BLADDER BLADDER BLADDER, STEPMOTHERS, RANDOMS, RANDY, KIRSCHE & CO, MOPOT, BLACK FLAG, REATARDS, ANARCHY, DISCO ZOMBIES, SORELLA MALDESTRA, BEATNIK TERMITES, STREET DOGS, MANFRED MANN, KLAMIDYA eta L.A.M.F. taldeak entzunen ditugu

Bidasoa Attak! | Palestinaren aldeko punk bilduma bat
2024/04/11

Erresuma Batutik dator bilduma benefiko hau, Palestinako jende batzuk Gazatik atera ahal izateko dirua biltzeko asmoarekin, bertatik ACTIVE SLAUGHTER, AMASS, DECONTROL, DINOSAUR SKULL, DROPDEAD, EASTFIELD, ICONS OF TILTH, LEFT FOR DEAD, OI POLLOI!, OMEGA TRIBE, RANT, RESTARTS, RITES OF HADDA, RANTS, 2 SICK MONKEYS eta ZOMBIE MET GIRL taldeak entzunen ditugu

Bidasoa Attak! | Euskal berritasun gehiago
2024/04/05

Urte oparoa izan dugu berritasunen aldetik eta hoietako batzuk enzunen ditugu saio hontan, esaterako GONORRIAGA eta BILINTX talde Bilbotarren arteko elkarlana, EZTA ILEN Zaldibartarren lana, GORROTOA GORROTO durangaldeko talde gaztearen lan berria, FELINE edo AGUR Gernikarren lanak, ESKIULA 20 mugaldeko taldearen lan postumoa edo BLESSURE Bizkaitarren EP berria

Bidasoa Attak! ! Berritasunak atzerritik
2024/04/02

Gure eskuetara iritsi diren hainbat herrialdetako diskoak entzunez pasako dugu gure ordua, esaterako Bulgariatik KONTROL taldarekin arituko gara, Brasiletik TORTURE SQUAD, Poloniatik DEZERTER, Alemaniatik TODSCHICK GEKLEIDET, L'ATTENTAT eta REIZ eta estatu batuetatik SCREECHING WEASEL taldeen lanik berrienak entzunez eta hainbat gorabehera kontatuz

.2..