Bidasoa Attak! | Death, Detroitetik

Aitor Perez 2022ko ots. 4a, 07:01

70. hamarkadaren erdikaldean Detroit hirian, Motown soinua zen nagusi komunitate beltzaren artean, soul, blues, gospel eta diskoteketan modan jartzen ari zen funk-a.
Testuinguru hontan Hackney anaiek DEATH taldea osatu zuten, hard rock eta "beste zerbait" nahastuz. "Beste zerbait" hori handik urte gutxietara "Punk" deituko zen.

Haien garaian ez zuten inolako arrakastarik izan, Detroiteko 3 anai beltz DEATH edo HERIOTZA izenpean musika indartsua jorratuz ez bait zen onargarria.
Denboran ahantziak izan ziren, baina duela urte gutxi haien grabazioak berreskuratuak izan ziren, entzuleen sorpresa haundirako