Molde, norbegiako hiri txiki bat da, egun 25.000 inguru biztanle dituena, lurretik iristeak baditu bere zailtasunak, ondorioz itsasoz dute haien komunikabide nagusia. Natura ederra dute eta aro leun berezia, baita jazz festibal ospetsu bat, baina gaueko gure Bidasoa Attak! hontan ez dugu hortaz hitzegingo, gure gaurko gaia MOLDE PUNX GO MARCHING OUT bilduma izanen da, jatorrian kasetan kaleratu zena 1983. urtean, bertan Moldeko eszena aberatsean zeuden punk talde andana biltzen dira bilduma harrigarri bati forma emanez.
Bilduma hau, urte luzeetako ahanzturatik berreskuratua izan da binilo bikoitz forman eta hau izango da gaur entzunen duguna