Bidasoa Attak! - Rock talde galduak

Aitor Perez 2022ko urr. 28a, 14:41

Gaurko Bidasoa Attak!en urte luzez ahantziak izan diren eta berriki berreskuratuak izan diren talde batzuen grabazioak entzungo ditugu.
Lehen platera MALENA Y BELCEBU madrildarrak izango dira, bertan Concha Gutierrez Lobo abeslari venezuelarra zegoen Malena izenpean, 60. hamarkada amaieran Shelly bezala ezaguna bait zen soul estiloko Shelly y nueva generacion taldean.
Ondoren Donostiara joango gara NEGATIVO taldearen lana ezagutzeko, punkaren antzeko zerbait egin zuten lehen gipuzkoar taldea izan omen ziren, jada urrunegi den 1978 urtean. Bertan Borja Zulueta, Ivan Zulueta zinemagilearen anai txikia,  Angel Altolagirre, musikari eta produktore esanguratsua izango zena edo Rafa Balmaseda, bere ibilbide luzean Paralisis Permanente bezalako taldeetan ibili zena.
Jarraiki, INFARTO Errenteriarren berreskuratutako estudioko grabazio bateko kasete kopia batetik kaleratu zen biniloa entzungo dugu, partaideen artean Odio edo Basura talde mitikoen kideak zeuden.
Amaitzeko, ezaguna izan zen ZARAMA taldearen lehen diskatik kanturen bat entzungo dugu