Gaurko saioan, Euskal maketen atala berrezkuratuko dut beste sasoi batez. Gure musikan talde txikientzat ezinbestekoa izan zen kaset formatua, haien lanak edo aurkezpenak kaleratu ahal izateko, gaur egun garai bateko azpikulturaren soinu dokumentuak bilakatuz.
Egun, ezkerraldeko INKUBO eta SISTEMA CRIMINAL, Durangoko MARTXOAK 31, Errenteria eta Oiartzungo BIHOTZ ERRE, Pasaia post industrialeko CAÇULA, Siberia-Gasteizeko SEGISMUNDO TOXICOMANO eta CALAMBRAZOS eta Iruñea zaharreko TRATO EXKISITO taldeen maketak entzunen ditugu