Bidasoa Attak! saioan iritsi zaizkidan hainbat atzerriko berrikuntza entzunen ditugu, hasteko Zaragozatik GEN taldeak igorri digun haien kanturik berriena entzunen dugu, ondotik EYE FOR AN EYE Poloniako hardcore talde bikainaren disko berriarekin ariko gara, Montpelierretik gure Bidasoako eskualdera duela aste gutxi ALL BORDERS KILL taldea iritsi ziren sekulako kontzertua emanik eta labetik atera berria zuten diskoa aurkeztuz, hiri berdinetik eta urtarrilean bisitan izan genituen ANTICLOCKWISE taldearen disko berriena entzungo dugu ere, ondotik CUIR frantziarren bi demoak biltzen dituen binilotik zerbait entzunen dugu, haien synthpunk dibertigarriarekin, baita MERCENARIAS Brasildarren 1986 lehen diskoa berreskuratzen duen argitarapena edo PYHAKOULU finlandiarren diskografia berreskuratzen dituzten eta berriki argitaratu diren retro diskoak zianen ditugu amaitzeko