Hondarribiko Mintzalaguna ekimenetik antolatutako aurtengo lehendabiziko Mintzodromoan parte hartzeko deiak arrakasta bildu du asteazken honetan. Mertxe Gerriko ekimenaren dinamizatzaileak esan duen bezala, “norbere mailan eta muga zein hizkuntza gaitasun guztiekin lotsarik gabe hitz egiteko helburua du ekimenak, eta kalean egingo ez luketen bezala, ezezagunekin hitz egiteko ariketa eraginkor” honetan, lauko 14 talde osatu dituzte urteko aurreneko deialdian. Udal Euskaltegiko ikasleak batzuk, Mintzalagun taldeetan astero ordubete elkartzen direnak besteak, bidelagunak diren euskaldun zaharrak, bai eta Hendaiako Mintzalaguneko hiruzpalau kide ere, Hondarribiko Mintzodromora hurbildu dira gaur. Kasino Zaharra txiki geratu zaie.
Bestalde, aurten Mintzalaguna ekimenak Hondarribian marka guztiak apurtu dituela baieztatu digu Gerrikok. Iaz 75 lagunek izena eman bazuten. Aurten 80 dira dagoeneko, eta gogoratu ateak zabalik dituztela parte hartu nahi duen ororentzako. mintzalaguna@hondarribia.eus
Hurrengo hitzordua familientzako izango da Gau Beltzaren harira, eta Mintzalgun taldeentzat ere, mintzodromoez gain zenbait txango antolatuko dituzte ikasturte honetan zehar.
Entzun Mintzodromoari buruzko ERREPORTAIA