Mila lagunetik gora batu ziren larunbatean "genozidio sionistaren kontra" Hendaiatik Irunera

Antxeta Irratia 2023ko aza. 13a, 11:32

Mila herritar inguru mobilizatu ziren larunbatean Hendaia eta Irun artean palestinar erresistentziaren alde, eta genozidio sionistaren kontra.  Manifestaldia Israelgo estatuarekin negozioak dituen CAF enpresaren Irungo lantokian bukatu zuten. Euskal enpresaburuek "palestinarren kontrako sarraskiarekin duten konplizitatea" salatzeko. 

Palestinar erresistentziaren alde mobilizatu ziren larunbat honetan Hendaia eta Irun artean. Milatik gora pertsonek "genozidio sionista" gaitzetsi dute, euskal enpresa zenbaitzuen konplizitatea seinalatzearekin batera. Hainbat eragile biltzen dituen Palestinarekin Elkartasuna plataformak egin zuen deialdia. Santiago zubian margo gorrizko arraultzak bota zituzten polizia frantsesaren kontra, «Israel hiltzaile, Macron laguntzaile» oihuen artean, eta poliziak gas negar-eragilearekin erantzun zuten hauek.

Manifestaldian Israelgo bandera bati su eman zioten, eta mundu osorako trenak ekoizten dituen CAF euskal enpresaren lantegian bukatu zuten.  Izan ere, CAF euskal enpresak milioiko euroko kontratua ukan du estatu israeldarrarekin, Jerusalemgo tranbia egiteko. Enpresako langileak kontra agertu baziren ere, CAFeko nagusiek aitzina egitea erabaki zuten. Azken egunetan enpresak Beasainen duen egoitzan tindaketak agertu dira.

Israelgo Estatuaren eta berriki abiatu duen ofentsiba militarraren aurrean, palestinarren erresistentziarako eskubidea aldarrikatu zuten mobilizazioa jarraitu zuen Inhar Iraizotz, Euskal Irratietako lankideak.