Satorralaia mugimenduak metro-pasantearen kostua eta garraio publikoan izan ditzakeen ondorioak salatuko ditu

Aitor Errazkin urr 29 Behe Bidasoa

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako metro-pasantearen aurkako protesta deitu du azaroaren 21erako. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da, Easo plazan, protesta eta umorea uztartuz.Mugimenduak proiektuaren kostu ekonomikoa, ingurumen-inpaktua eta herritarren parte-hartze falta salatzen ditu.Metroaren eraginak Donostiatik harago ere kezka sortzen du, Gipuzkoako autobus-zerbitzuetan izan ditzakeen ondorioengatik.Bidasoa eskualdean, Ekialdebusen zerbitzuen murrizketek agerian utzi dute garraio publikoaren plangintza orekatuaren beharra.

Josu Etxaburu (Gure Esku): «Igandean dantzaren bidez nazio jauzi bat irudikatu nahi dugu»

Aitor Errazkin urr 23 Behe Bidasoa

Gure Eskuk «Zazpi jauziz, herri bat» ekimena antolatuko du urriaren 25ean. Ekitaldia Euskal Herriko zazpi hiriburuetan egingo da aldi berean, eguerdiko 12:00etan. Parte-hartzaileek Zazpi Jauzi dantza egingo dute, herriaren batasuna irudikatzeko. Ekimenaren helburua euskal komunitatea indartzea eta etorkizun partekatua aldarrikatzea da. Gure Eskuk herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu.Josu Etxaburu Gure Eskuko koordinatzailearekin hitzegin dugu