«Zaintza sistemaren krisiaren aurrean, gaur egungo kolapsoa gaindituko duen eredu kapitalista, patriarkal eta koloniala iraultzeko» atzoko eguna «mugarria» izan bada ere, sare feminista ehuntzen jarraitzeko deia luzatu dute. Manifestuan ere, osasuna, hezkuntza, pentsio duinak eta, orohar, zaintza sistema publiko eta komunitario bat bultzatuko duen herri akordio bat sortu dute mugimenduarekin bat egin dute eragile guztiek. «Zaintzeko denbora, baimenak... bizitzak erdigunean jarriko dituen sistema publiko eta kolektiboa» aldarrikatzeaz gain, euskal gobernu orori, diputazioei, udalei, ardura postu guztietan dauden agintariei zaintza agendan markatzeko exijitu diete.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!